PRIBATUTASUN POLITIKA
ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera baldintza hauek, web gune hau erabili aurretik. Web gune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak besterik gabe onartzen dituela erabilera baldintzak. Erabilera baldintzekin ados ez bazaude edo zalantzarik baduzu, mesedez eskatzen dizugu ez erregistratzeko eta web gune hau ez erabiltzeko.
DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Web orri honen helburu nagusia da gure Udal Elkarteko herritarrak informatzea eta informazioa eskaintzea.
Udal Elkarte honek bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, batez ere honakoen gainekoak:
Udal Elkarte honek nahi du erabiltzaileak behar adina informazio izatea, datuak nola eskatzen diren kontuan izanda, erabiltzaileak berariaz, nahi duelako eta bere borondatez erabakitzeko datuak eman nahi dituen ala ez.
Hori dela eta, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak Udal Elkarteko fitxategiren batean jasoko direla eta fitxategiaren arduraduna Udal Elkartea dela.
Kontrakoa esaten ez bada, inprimakietan eskatzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira web orrian adierazitako zerbitzuak eman eta jasotzeko. Erabiltzaileak benetako datuak, zehatzak eta osoak adierazi beharko ditu inprimakian, eta ematen dituen datuak ez badira benetakoak, zehatzak eta osoak, eta ez badaude eguneratuta, erabiltzaileak berak izango du sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.
Indarrean dagoen legediak datu pertsonalen babesaren arloan zehazten dituen segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa dauka Udal Elkarteak, eta horregatik neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu, datuak galdu eta aldatu ez daitezen, baimenik gabeko atzipenik egon ez dadin eta bestelako arriskuak saihesteko. Horrez gain Udal Elkartea behartuta dago indarrean dagoen legediak ezartzen dituen fitxategi automatizatuetan jasotako datuen gaineko sekretua gordetzera.
Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak nahi duenean erabili ahal izango du datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, bai eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea ere, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainontzeko araudi ezargarriarekin bat. Horretarako, idazki bat bidali beharko du modu elektronikoan.
Gehien kezkatzen gaituen kontua da erabiltzailearen nortasuna identifikatzeko modukoak diren datu pertsonalak modu seguruan biltegiratzea. Kontu handiz ari gara erabiltzailearen datuak bere ordenagailutik gure zerbitzarira jaulkitzean.
Lana egiteko erabiltzaileen datuak behar dituzten langileek baino ez dituzte datu horiek atzitzen. Udal Elkarteko langileren batek datu pertsonalak babesteko politika edo segurtasuneko politika hausten badu, diziplina ekintzen menpe geratuko da.
Azkenik, erabiltzailea ez bada bere jabetzako ordenagailu bat erabiltzen ari, komeni da Udal Elkartearen web orritik irten aurretik saioa amaitu behar duela gogoratzea, bai eta arakatzailea ixtea ere, arakatzen bukatu badu. Hori egitea komenigarria da inork ez ditzan atzitu erabiltzailearen datu pertsonalak eta posta, batez ere, erabiltzailearen ordenagailua hirugarrenek erabil badezakete edo beste batzuekin partekatzen badu edo toki publiko bateko ordenagailu bat bada —liburutegi edo ziberkafetegi batekoa, esate baterako—.
BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean ulertzen dugu erabiltzaileak kontu handiz irakurri duela agiri hau eta ondo ulertu eta bete dituela bertan emandako aholkuak. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, ez dezala gure weba erabili.
Weba erabiltzeko baldintza hau aldatzea egoki ikusten dugunean aldatu ahal izateko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketa horiek egin ondoren, Udal Elkarteko web honen edo beste baten erabiltzaileek aldaketa horiek ere onartu egin beharko dituzte.
