Lehiaketaren helburua da kultura ekintzailea sustatzea eta eskualdean sortu berri diren enpresak eta enpresa-ideiak saritzea.
Udal Elkarteak PO FSE 2007-2013 VALORA programa jarri zuen abian 2007an eta hortxe kokatzen da Ekin! lehiaketa.
Programa horren helburua da enpresa espiritua sustatu eta langile, enpresa eta enpresarioen egokitze gaitasuna hobetzea.
2010eko lehiaketak bi atal ditu:
A ATALA: Eratuta edo eratzear dauden enpresa-egitasmoak.
Sariak: lehen saria 1.500 euro; bigarren saria 1.000 euro; eta hirugarren saria 500 euro; egitasmo saridun guztiei garaikurra eta diploma.
B ATALA: eskualdeko ikastetxeetako ikasleen enpresa-ideiak.
Sariak: lehen saria Netbook bana talde irabazleko kide bakoitzarentzat; bigarren saria, kultura eta teknologia berrietan gastatzeko 150€ko bono bana taldekide bakoitzarentzat. Garaikurra eta diploma egitasmo saridun bakoitzari.
Egitasmoak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Hemen dituzu eskura parte hartzeko oinarriak eta lehiaketa iragartzeko txartela eta kartela.
Informazioa eta argibideak:Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
Tel. 943890808, enpresasustapena2@urolakosta.org
