atal pribatua
2010-03-04
"Hondakin bat, hamaika aukera" kanpaina
Otsailean amaitu da aurtengo kanpaina. 10-12 urteko eskualdeko ikasleek parte hartu dute eta hondakinaK non, nola eta zergatik kudeatzen diren ikusi dute.

Azken hiru hilabeteetan Urola Kostako ikasleek hondakinen kudeaketa non, nola eta zergatik egiten den ikusteko aukera izan dute, eta bide batez, eurek ere, hiri hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzen ikasi dute

Azarotik otsailera bitartean, Urola Kostako 11 ikastetxek parte hartu dute Urola Kostako Udal Elkarteak urtero antolatu ohi duen hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapenaren aldeko kanpainan. Udal Elkartea 2001ean hasi zen eskoletara zuzendutako sentsibilizazio kanpaina hauek antolatzen (aurtengoa 9. edizioa izan da).

Hondakin bat, hamaika aukera lelopean, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 400 ikasle inguruk Urola Kostako eskualdean aurkitzen diren hondakinen kudeaketarako sistema ezberdinak bertatik bertara ikusi eta euren funtzionamendua aztertu dute Zaborki maskotaren eskutik.

Hain zuzen ere, Zarauzko Garbigunea eta Urtetako Zabortegia bisitatu dituzte, eta, besteak beste, azken hilabeteetan Urtetako zabortegian praktikan jarritako kaioak uxatzeko sistema berria ezagutzeko aukera izan dute. Ikasleek harrituta eta miresmenez jarraitzen zuten belatzen ibilbidea, eta harrapari paregabeak direla esateko zalantzarik ez dute izan.

Honetaz gain, beste hamaika ekimenetan ere parte hartu dute 4, 5 eta 6. mailako ikasleek: xaboiaren tailerra, Zaborkiren jolasa, hamaiketakoaren eta kontsumo arduratsuaren jolasa... Ekimen horietan guztietan ikasleen jarrera paregabea izan da eta hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko arloan aditu bilakatu dira. Orain, guztiek ikasitakoa eta jasotako aholkuak egunero praktikan jartzea baino ez zaie falta, etxean, eskolan, lagunartean. Modu honetan, Urola Kostako eskualdean hondakin gutxiago sortzen joango gara eta birziklapenaren aldeko aurrerapauso nabarmenak emateko gai izango gara.

 

ArgazkiakUrolakosta zenbakietanUrola Kostako enpresa sarearen mapa virtualawww.sasoian.infoEuskara OnCosta VascaAutoan elkarrekinValora 2007-2013
© Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
logoaren zatia