atal pribatua
2009-12-18
Prestakuntza eta enpleguko 2009ko programen balorazioa
Udal Elkarteko lehendakari Lide Amilibia eta Zarauzko zinegotzi eta Udal Elkarteko lehendakariorde Jon Burgañak prentsaurrean agertu zituzten 2009an egindako lanen inguruko datuak.

Lide Amilibiak adierazi zuen 2009a urte zaila izan dela guztiontzat, krisialdi ekonomikoak gogor astindu duelako gure eskualdea. Alabaina, horri erantzun nahian, Udal Elkarteak eta udalek (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek) ahalegin berezia egin dutela krisialdiaren ondorioei aurre egiteko.

Erantsi zuen, 2010. urteari begira, Udal Elkarteak eta udalek ahaleginean jarraituko dutela ildo beretik jarraitzeko: "Nahiz eta udalen egoera ekonomikoa zaila izan, ahalegina egingo dugu kanpoko finantzaketa lortzeko eta ahalik eta programa gehien eskaintzeko."

Jarraian, Udal Elkarteko Prestakuntza eta Enplegu Sailak 2009an bideratu dituen zerbitzu eta programen emaitza eta datu nagusiak azaldu zituzten.

Datu guztiak erantsitako pdf fitxategian dituzu. Hona hemen datu esanguratsu batzuk:

  • PRESTAKUNTZA KONTRATUEN bidez 85 pertsona kontratatu dira (Auzolan, Enplegu Tailerra eta eskualdeko brigada. Udalek 423.326,11 euroko ekarpena egin dute programa horietarako.
  • ENPRESA SUSTAPENA: 46 enpresa berri sortu dira Enpresa Sustapeneko Zerbitzuaren laguntzarekin (56 lanpostu). Enpresa kudeaketa ikastaroa 57 pertsonak egin dute.
  • ORIENTAZIOA ETA LANERATZEA: 121 pertsonak orientazio prozesua egin dute. 61 lan eskaintza kdueatu dira (112 lanpostu). Lanbide Zerbitzuan 807 pertsonak jaso dute arreta.
  • SOLDADURA ZENTROA: 2009-10 ikasturtean 34 ikasle gazte. Langabeen ikastaroetan 30 pertsona.
  • GIZARTERATZEKO ZERBITZUA: 396 pertsonak jaso dute arreta. 119 pertsonak gizarteratzeko hitzarmenak sinatu dituzte.

ArgazkiakUrolakosta zenbakietanUrola Kostako enpresa sarearen mapa virtualawww.sasoian.infoEuskara OnCosta VascaAutoan elkarrekinValora 2007-2013
© Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
logoaren zatia