atal pribatua
2009-12-01
Enpresak sortzen laguntzeko zerbitzua
2008an 59 enpresa sortu ziren Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuaren aholkularitzarekin eta 2009ko irailaren 30era arte 38.

ENPRESAK SORTZEN ETA SENDOTZEN LAGUNTZEKO ZERBITZUA

Urola Kostako Udal Elkarteak aholkularitza, laguntza eta prestakuntza eskaintzen du enpresa sortzeko.

Enpresa sortzeko ideia buruan darabilenari lagundu egiten diogu ideia horren bideragarritasuna aztertu eta lantzen. Horrekin batera, laguntza ematen diogu finantzaketa iturriak bilatzen eta enpresa eratzeko urratsak ematen (enpresa sortzeko alta eta tramite administratiboak egiteko laguntza).

Herritar batzuk galdera zehatz batzuk egitera etortzen dira (dirulaguntzaren bat, izapide administratibo jakin bat non egin...); baina beste batzuk enpresa ideia zehatz-mehatz aztertu eta garatzera etortzen dira.

2008an, adibidez, 258 sustatzaileri eskaini genien arreta. Horietako askok bideragarritasun-plana egin zuten, eta guztira 59 enpresa sortu ziren Enpresa Sustapeneko Zerbitzuaren laguntza eta aholkularitza iraunkorrarekin.

2009an (lehen 9 hilabeteetan, irailaren 30era arte), 172 erabiltzaile izan ditugu eta 38  enpresa berri sortu dira Sustapeneko Zerbitzuaren laguntza eta aholkularitza iraunkorrarekin. 

IKASTAROAK ENPRESA SORTU ETA KUDEATZEKO

Urtean zehar, ikastaroak antolatzen ditugu enpresa nola kudeatu erakusteko. Ikastaroaren izenburua honakoa da: "Enpresa kudeatzeko ikastaroa sustatzaile berrientzat".

Honako gaiak lantzen dira ikastaroan:  

  • Negozio-ideia lantzea
  • Forma juridikoak
  • Lan arloa
  • Marketina
  • Ekonomia eta finantza arloa
  •  ...

Aurten lau ikastaro eskaini ditugu. Laugarrena azaroaren 30ean hasi zen eta abenduaren 21ean amaituko da. Laugarren ikastaro honetan 14 pertsona ari dira parte hartzen. Aurten, guztira (laugarren ikastaroa amaitutakoan), 57 pertsona izango dira ikastaroa egin dutenak.

Bestalde, ikastaroa egitea beharrezkoa da enpresa sortzeko Eusko Jaurlaritzak ematen duen dirulaguntza (6.000,00 euro) lortzeko.

BESTE EKIMEN BATZUK

Zerbitzu eta ekimen horiez gain, Enpresa Sustapeneko Zerbitzuak beste hainbat ekimen ere bideratzen ditu. Adibidez: kultura ekintzailea sustatzeko saioak ikastetxeetan, hitzaldiak, Urola Kostan Ekin! enpresa idien lehiaketa...

Enpresa sortzeko zerbitzuari edo ikastaroei buruzko argibideak jasotzeko:


ArgazkiakUrolakosta zenbakietanUrola Kostako enpresa sarearen mapa virtualawww.sasoian.infoEuskara OnCosta VascaAutoan elkarrekinValora 2007-2013
© Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
logoaren zatia