Zer da berrikuntza?
"Berrikuntza da ideiak hobetutako produktu edo zerbitzu gisa merkatura daramatzan prozesu konplexua. Prozesu horrek bi zati ditu, joan-etorrian dabiltzanak, nahitaezko sekuentziarik gabe. Bat jakintzan espezializatuta dago eta bestea jakintza hori merkatuari abantaila berriak eskainiko dizkien prozesu, produktu edo zerbitzu bilakatzen ahalegintzen da". (CONEC, 1998, Castro Martínez eta Fernandez de Luciok aipatua, 2001).
"Berrikuntza da gizartean eta ekonomian zerbait berria sortu, asimilatu eta ustiatzea, arrakastaz" (COM, 2003).
"Produktu (ondasun edo zerbitzu) berri bat (edo nabarmen hobetua), prozesu bat, merkaturatzeko metodo berri bat edo antolatzeko era berri bat txertatzea enpresaren barruko jardunean, lantokia antolatzeko eran edo kanpoko harremanetan". Osloko Eskuliburua -OECD, 2005
....azken buruan, berrikuntza da ALDAKETARA EGOKITZEA.
"Beste emaitza bat nahi baldin baduzu, ez egin beti egiten duzuna" Albert Einstein
Urola Kostako Udal Elkartea eta berrikuntza
Udal Elkartearen helburua da eskualdeko enpresetan berrikuntza sustatzea. Horretarako, enpresek berritzaile izatearen garrantzia barneratu behar dute. Berritzaileak izan behar dugula barneratu eta senti behar dugu, bide berriak urratzeko.
Urola Kostako Udal Elkarteak laguntza eta informazioa eskaintzen die eskualdeko enpresei. Deitu iezaguzu!
Urola Kostako Udal Elkartea, tel. 943890808, berrikuntza@urolakosta.org
Ikus eta ikas:
