Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egiten du urtero gerra edo larrialdi egoeran dauden haurren udako egonaldiak antolatzen dituzten elkarteei laguntzeko.
Udako egonaldi horiek bi helburu dituzte:
2006an Udal Elkarteak 30.000 euro eman zituen dirulaguntza bidez eta 5 elkartek lortu zuten dirulaguntza. Orotara 43 haur etorri ziren eskualdera: Mendebaldeko Saharatik 24, Chernobil ingurutik 15 eta Errusiako umezurztegietatik 4.
2007an, berriz, Udal Elkarteak 31.200 euro eman zituen dirulaguntza bidez. Guztira 43 haurrek egin zuten egonaldia gure eskualdean (Aia, Getaria,Orio, Zarautz eta Zumaiara). Horietatik 21 Mendebaldeko Saharatik etorri ziren eta 22 Chernobil ingurutik eta Errusiako umezurztegietatik.
2008an 32.510,40 euro eman zituen Udal Elkarteak dirulaguntza bidez. Guztira 41 haurrek egin zuten egonaldia gure eskualdean. Horietatik 21 Mendebaldeko Saharatik etorri ziren eta 20 Chernobil ingurutik eta Errusiako umezurztegietatik.
2009an 33.648,26 euro eman zituen Udal Elkarteak dirulaguntza bidez. Guztira 34 haurrek egin zuten egonaldia gure eskualdean. Horietatik 13 Mendebaldeko Saharatik etorri ziren eta 20 Chernobil ingurutik eta Errusiako umezurztegietatik.
2010ean ere ildo beretik lan egingo du Udal Elkarteak. Horretarako, 2010eko dirulaguntzen deialdia otsailaren 26an onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010-03-12an (48. zenbakian). Eskabideak aurkezteko azken eguna 2010eko apirilaren 12a da. Ikus deialdiaren albiseta eta oinarriak hemen.
