Programak helburu nagusi hauxe du: eskualdeko kirol arloan euskararen erabilpena sustatzea.
Horretarako hainbat ekimen bideratzen ditu Udal Elkarteak:
EUSKARA SASOIAN: eskualdeko kirol elkarteetan euskara sustatzeko programa. Une honetan eskualdeko 25 kirol elkarte ari dira parte hartzen programa honetan.
Eskola kiroleko monitoreentzako ikastaroak: eskola kiroleko monitoreei oinarrizko prestakuntza eskaintzen diegu, euskaraz. Ikastaroak 15 orduko iraupena dute eta ikasturte hasieran izaten dira (iraila-urria).
Kirol materiala euskaraz: hainbat material sortu eta eman dugu argitara: ARRAUNKETAKO FITXA DIDAKTIKOAK (2002), KIROL ELKARTEEN ESKULIBURUA (2003, agortuta), SURFEKO FITXA DIDAKTIKOAK (2004), eta GRILLEREKIN NABIGATZEN bela eta windsurfeeko hastapenen liburuxka (2006).
SALTOKA: aerobik eta spinning euskaraz. 2002, 2003 eta 2004an aerobik eta spinning kiroletan euskara sustatzeko maratoiak egin genituen, lehena Getarian, bigarrena Zumaian eta hirugarrena Orion.
