Urola Kostako Udal Elkarteko Ingurumen Saila 1995ean sortu zen, hiri hondakinak kudeatzeko zerbitzu mankomunatuak eskaini eta koordinatzeko eta guztira, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 40.000 biztanle ingururi eskaintzen dizkio bere zerbitzuak.
Ingurumen sailaren helburu nagusiak honakoak dira:
Hondakinak gutxitzea
- Hondakinen berrerabilpena bultzatzea
- Gaikako bilketak areagotzea
- Isurketa inkontrolatuak eta hondakinak erretzea mugatzea
- Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiten dieten lehengaien erabilera sustatzea
- Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egitea
- Kudeatzaileen erantzukizuna areagotzea
Atalotan Ingurumen Saileko zerbitzuen informazioa duzu eskura. Erantsita fitxategietan, berriz, bildutako hondakinei buruzko datuak: Ingurumen Sailaren 2009ko memoria, birziklatze indizearen bilakaera eta garbiguneetan jasotako hondakinen datuak.